Kataluniako instituzio, sindikatu eta gizarte eragileek bat egin zuten atzo Taula per la Democracia plataformak egindako deialdiagaz, eta elkarretaratzeak egin zituzten erasoak jasan zituzten eskolen aurrean eta udaletxeetako atarietan. Euskal Herrian ...

Kataluniako instituzio, sindikatu eta gizarte eragileek bat egin zuten atzo Taula per la Democracia plataformak egindako deialdiagaz, eta elkarretaratzeak egin zituzten erasoak jasan zituzten eskolen aurrean eta udaletxeetako atarietan. Euskal Herrian ere mobilizatzera deitu zuten atzo sindikatuek,
Catalunya nahiz Euskal Herrian herriak erabaki lelopean. Enpresetan eta udaletan elkarretaratzeak egitea proposatu zuten, «Kataluniako prozesuari eta bere erabakiei babesa emateko eta espainiar estatuaren jarrera eta jarduera salatzeko». Hala, deialdiari jarraituz, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko herrietan ere, elkarretaratzeak egin zituzten laneko atseden orduan ezkerreko argazkian, Bermeoko udal langileak, eta eskumakoan, Gizaburuagako Armearri enpresakoak. Halaber, hainbat ikastetxetan ere kalera atera ziren ikasle zein irakasleak.