Bermeoko eta Ondarroako hizkuntzaren garapenaz ariko dira bihar
Bermeo eta Ondarroa, hizkuntzaren garapenean eragiten duten faktoreak ikerketa aurkeztuko dute bihar, 19:00etan, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekuan.Azaldu dutenez, azterlana egiterako orduan kontuan hartu dituzte Bizkaiko kostaldeko herri ...
Azaldu dutenez, azterlana egiterako orduan kontuan hartu dituzte Bizkaiko kostaldeko herri bitan euskarak daukan bilakaera, eta horretarako Bermeoko eta Ondarroako egoerak aztertu dituzte. Azterketa egiteko metodologia parte hartzailea erabili dute; hortaz, herri bietako herritar askok parte hartu dute eztabaida taldeetan, elkarrizketetan eta galdetegiak eginez. Azterketaren nondik norakoak eta galderak eta erantzunak bihar aurkeztuko dituzte Bermeon.
Honakoek parte hartuko dute biharko aurkezpenean: Eneritz Albizu eta Goizane Arana Uemako teknikariak eta ikerketaren egileak; Uemako lehendakari Josu Labakak; Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek; Bermeoko euskara arduradunek eta Ondarroako udal ordezkariek.
Udalerri euskaldunetan euskararen gaitasunak eta erabilera sozialak azken urteotan izan duten bilakaera aztertzea beharrezkoa dela nabarmendu dute, batez ere, bilakaera horretan beheranzko joera duten herrietan. Joera hori duen udalerrietako bat da Bermeo; hala, Bermeoko Udalak eskatuta, horren atzean egon daitezkeen arrazoiak edo faktoreak aztertu ditu Uemak, aurrera begirako lan ildoak zehazteko.