IV. Igoera Bertikala antolatu dute Ondarroan zapaturako
Tontorramendirako IV. Igoera Bertikala antolatu dute Ondarroako Gazte Asanbladak eta Aurrera Mendi Taldeak zapaturakoProba, 12:00etan hasiko da Gaztetxetik, eta parte hartu nahi dutenek ordu erdi lehenago eman behar dute izena Gaztetxean bertan. Laster...
Proba, 12:00etan hasiko da Gaztetxetik, eta parte hartu nahi dutenek ordu erdi lehenago eman behar dute izena Gaztetxean bertan. Lasterketa amaitu ostean luntxa eta sari banaketa egingo dituzte Gaztetxean, musikaz girotuta.
Ekintza, Marabilli Sormen Festibaleko egitarauaren barruan sartzea erabaki dute bi ekitaldien antolatzaileek.