Kamioi batek eta auto batek elkar jo dute Autzaganen
Istripua izan da Autzaganen, 12:00ak aldera. Ertzaintzak jakinarazi duenez, auto batek eta kamioi batek talka egin dute, Gernika-Lumorako noranzkoan. Segurtasun sailaren arabera, pertsona bat zauritu da istripuan. Suhiltzaileek atera behar izan dute autotik, eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.
Autoa eta kamioia istripua izan den tokian daude oraindik, eta Ertzaintza trafikoa erregulatzen ari da. Auto ilarak sortu dira, eta arretaz joateko eskatu du Segurtasun sailak.