Gernika Atletismo Taldeko korrikalaria bigarrena izan zen iaz. Atzo
bi ordu, 17 minutu eta 55 segundotan burutu du 34,370 kilometroko lasterketa ez-lehiakorra.
10:00etan irten ziren Gernika-Lumotik.
200 bat korrikalarik egin zuten Gernika eta Bilbo arteko ibilbidea; guztira 800 parte hartzailetik gora egon dira bigarren edizio honetan. Kale Nagusian, Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrean izan zuten helmuga.
Aurtengo nobedadea patinatzaileen parte hartzea izan da;
patrinatzaileak Zornotzatik Bilboraino joan ziren. Hain zuzen, horiek heldu ziren Zabalaren aurretik Bilboko Kale Nagusira.
Proba bakarra izan arren, korrikalariak lau lekutatik atera ziren. Aipatu Gernika eta Bilborainoko lasterketaz gain, korrikalari batzuk Zornotzatik atera 22,270 kilometro egin zituzten arineketan. Beste partaide batzuek Galdakao eta Bilbo artean 11,470 kilometro egin zituzten, eta azkenik, Basauritik irten zirenek 8,100 kilometroko lasterketa burutu zuten.
Lasterketa behar bezala antolatzeko 200 boluntari ingururen lana izan zuten atzo antolatzaileek.