Dispertsioaren amaierari keinua
Gernika-Lumoko Sarek erronka berriekin hasiko du ikasturtea, eta, sarea handitu asmoz, proiektu berriak ditu esku artean. Sarekideen tailerra urriaren 4an egingo dute, Astran.prozesu soziala da Ispilue proiektua. 2015-2016 ikasturtean abiarazi zuten pr...
Gernika-Lumoko Sarek erronka berriekin hasiko du ikasturtea, eta, sarea handitu asmoz, proiektu berriak ditu esku artean. Sarekideen tailerra urriaren 4an egingo dute, Astran.
prozesu soziala da Ispilue proiektua. 2015-2016 ikasturtean abiarazi zuten prozesua Gernikan burutu nahi du Sarek, gernikarrekin. Hain zuzen, Gernika-Lumo sakabanaketa politika amaitzearen alde posizonatzea du helburu, eta bide horretan ikasturte berria hasiko dute sarekideek.Eragin ahalmena areagotzea dute erronka. 2016-2017 ikasturte amaiera eta uda baliatu dute proiektuaren balorazioa egiteko eta ikasturte berrirako erronkak zehazteko. Eta erronka horiek zeintzuk diren badakite: sektore eta esparru zehatz batzuetan eragitea, sarea haietaraino zabaltzea. Hala, kirol munduari «keinu» bat egin gura dio Gernika-Lumoko Sarek ikasturte berrian. «Egun bateko ekimen bat egin nahiko genuke, kirola eta dispertsioaren amaieraren aldeko mugimendua nolabait uztartuko lituzkeena», azaldu du Sareko kide Ibon Meñikak. Ekimenaren arrazoiak zehaztu ditu. «Kirol munduan badago Sareren ekimenetan inplikatu izan den jendea, Sareren munduagaz bat egiten duena, eta ekarpena egiteko prest dagoena. Baina beharbada ez dugu jakin pizten sarekide horien aktibazioa eta eragin soziala». Hala, Sareren helburuekin bat egiten duten kirolarien konexioa bilatu nahi dute.
Zenbat eta zenbat
Baina aurtengo erronka anbiziotsuagoa ere bada. Erradiografiak liburuxka eta Aterabidetik dispertsiometraia aurkeztu ostean, argazkigintzan jarri nahi dute arreta sarekideek. «Dispertsio politika martxan jarri zutela 30 urte beteko dira. Argazkien bitartez, dispertsio politikak dituen aurpegiak erakusteko beste modu bat bilatu nahi dugu», dio Meñikak. Dispertsio politikaren ondorioz hainbat eta hainbat bidaia egitera behartuak izan diren gernikarren aurpegiak argazki bidez jaso gura dituzte. «Hori da planteatzen dugun erronka, eta ikustea 30 urtean zenbat gernikar barneratu dituzten dispertsio politikaren ‘errusiar erruleta’ horretan. Ohartuko gara asko direla, eremu askotakoak direla, behin edo urte askotan joan direnak». Horiek guztiek collage bat osatuko dutela dio Meñikak, «Gernikaren dispertsioaren argazkia».
Eguaztenean, tailerra
Egitasmo eta pieza ezberdinekin, beraz, dispertsioaren errealitate eta dimentsio osoa irudikatzearen bidean da Ispilue proiektua; sakabanaketa politikak Gernika-Lumon eta inguruetan duen dimentsio horretara hurreratu gura du. Hori, sarean egin nahi du, herritarrekin batera. Eta, horretarako, urriaren 4an batzeko deia egin die Gernika-Lumoko Sarek herritarrei. Ikasturteko lehen tailerra egingo dute hurrengo asteko eguaztenean, 19:30ean, Astran.