'Bermudez' umoristak saioa eskainiko du gaur, Lekeition
Carlos del Soto Bermudez umorista madrildarrak Mira que te digo bakarrizketa saioa eskainiko du gaur, 20:30ean, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Sarrerak salgai daude, kultur etxean eta Traola Produkzioak estudioan, 10 eurotan. Emanaldia Lekeitioko...
El Gran Wyoming telebista aurkezle ospetsuak 1992. urtean zuzentzen zuen La Noche se Mueve saioari esker egin zen ezaguna Bermudez. Ordutik, hainbat irrati eta telebista katetan aktore eta aurkezle legez aritu izan da. Besteak beste, ondoko telebista saioetan parte hartu izan du: Videos de primera, El concursazo, La trituradora, Emision imposible (TVE 1), La Noche con Fuentes y cia (Tele5), El Club de la Comedia (La Sexta), Me Resbala (Antena 3) eta El Club de Flo (La Sexta).
Horrela ba, herritarrek bakarrizketak egiten eskarmentu handia duen aktore ospetsuaren saioagaz gozatu ahal izango dute gaur Lekeition.