Bihar inauguratuko dute Bitxore Laka Guenagaren omenezko hormairudia
Etxelilako Sorkuntza Artistikorako Tailerrean parte hartu duten hamalau herritarrek egin dute hormairudia. Inaugurazio ekitaldia bihar 19:00etan izango da, Kantoipen2014ko ekainean zendu zen Bitxore Laka Guenaga artista ondarrutarraren omenezko hormair...
Etxelilako Sorkuntza Artistikorako Tailerrean parte hartu duten hamalau herritarrek egin dute hormairudia. Inaugurazio ekitaldia bihar 19:00etan izango da, Kantoipen
2014ko ekainean zendu zen Bitxore Laka Guenaga artista ondarrutarraren omenezko hormairudia egin dute Etxelilako Sorkuntza Artistikorako Tailerrean parte hartu duten herritarrek. Eta arte lana, hain zuzen ere, Ondarroako Kantoipen kokatu zuten asteburuan, Udaltzaingoaren ondoan. Denen begi bistan badago ere, inaugurazio ekitaldia bihar egingo dute, 19:00etan, Kantoipen bertan.Ikastaroaren helburua zen sorkuntza artistikoan emakumeen presentzia bermatzea, eta artea horien aldarrikapen eta autonomiarako tresna bilakatzea. Helburu horregaz lotuta, 7 Emakume en movimiento taldeak, arte sorkuntza lantzeaz batera, herriko emakume artista izandakoari omenaldi txiki bat egiteko proposamena egin zuen.
Herriko emakume kontseiluak proposamena onartu, eta ikastaroan parte hartzen ari ziren hamalau herritarrak ekintza bideratzen hasi ziren.
Hormairudia osatzeko baldosa hidraulikoak diseinatu eta egin dituzte. Esan dutenez, baldosa bakoitza mimoz eta artez landu dute. «Masaren osagaien proportzioari eskua hartu behar zaio, koloreak ondo neurtu eta nahastu, molde txukunak prestatu… Prozesua uste baino konplexuagoa da», azaldu du Yolanda Burgoak.
Artea bera kalera atera izana ere garrantzitsua dela diote sortzaileek. Alde batetik, emakumeen lana bistaratzeko, eta bestetik, Laka omentzeko.
Hormairudiak, hain zuzen, Lakak diseinatu eta egin zituen erraldoiak irudikatzen ditu. «Euskal Herri osoan ezaguna den irudia aukeratu dugu Bitxoreri omenaldia egiteko».
Azaroan hasi ziren
Deiene Garcia Iragorri eta Nerea Unanua Otxoantesanak gidatuta, azaroan hasi zen ikastaroa. Hasiera batean, lau asteko ikastaroa izan behar bazen ere, denboran luzatu egin dela azaldu dute. Oro har, murala egiteko prozesua «esperientzia polita» izan dela esan dute parte hartzaileek.