Pertsona Zaharren Nazioarteko Eguna ospatuko dute
MARKINA-XEMEIN // Beti Jai Elkarteak Pertsona Zaharren Nazioarteko Eguna ospatuko du domekan. Horretarako, txokolate jana antolatu dute 17:00etan, elkartean. Beti Jaiko bazkide ez diren nagusiak ere gonbidatu dituzte ekimenera. Bestalde, urriaren 20tik...
MARKINA-XEMEIN // Beti Jai Elkarteak Pertsona Zaharren Nazioarteko Eguna ospatuko du domekan. Horretarako, txokolate jana antolatu dute 17:00etan, elkartean. Beti Jaiko bazkide ez diren nagusiak ere gonbidatu dituzte ekimenera. Bestalde, urriaren 20tik aurrera, yoga emango dute elkartean. Barikuetan izango dira eskolak, 17:30etik 19:00etara. Izena eman behar da parte hartzeko.