Mutrikuko Udala Larangako auzokoekin batuko da gaur
Mutrikuko Udala Laranga auzoko bizilagunekin batuko da gaur arratsaldean, udaletxean.Bilera 16:30ean hasiko da, eta Mutriku-Deba errepidea hobetzeko lanei buruzko azalpen zehatzagoak ematea izango da batzarraren helburua, Laranga auzokoek proiektuari b...
Bilera 16:30ean hasiko da, eta Mutriku-Deba errepidea hobetzeko lanei buruzko azalpen zehatzagoak ematea izango da batzarraren helburua, Laranga auzokoek proiektuari buruzko hainbat kezka helarazi dizkiote-eta udalari.
Horren ostean, 18:00etan, proiektuaren aurkezpena egingo diete herritarrei, Zabiel kultur etxean. Proiektuaren berri ematera, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak eta proiektuan lanean aritu diren teknikoak etorriko dira, aldundiko errepideen zuzendari nagusia eta proiektuaren arduradun nagusia izan den ingeniaria, esate baterako.
Irailaren 15ean egin zuten GI-638 errepideko proiektuaren aurkezpena Gipuzkoako Foru Aldundian, eta Jose Angel Lizardi alkateak proiektuarekin lanean hasi zirenean egindako eskaria beteko dute gaur, hau da, proiektuaren arduradunek mutrikuarrei konponketen berri zehatz-mehatz ematea.