Etxebarriko udaletxeko teilatua eraberritzen hasi da udala aste honetan
Kupula osorik konponduko dute, bai eta teilatu hegalak ere. Urriaren erdirako lanak amaituta egotea espero dute udal ordezkariek. Ia 54.000 euroko aurrekontua dauka proiektuakUdaletxeko teilatua konpontzeko lanak hasi ditu Etxebarriko Udalak. Joan den ...
Kupula osorik konponduko dute, bai eta teilatu hegalak ere. Urriaren erdirako lanak amaituta egotea espero dute udal ordezkariek. Ia 54.000 euroko aurrekontua dauka proiektuak
Udaletxeko teilatua konpontzeko lanak hasi ditu Etxebarriko Udalak. Joan den astean jarri zituzten aldamioak, eta teilak askatzen hasiko dira aste honetan.Udaletxeko kupula osorik konponduko dute, bai eta teilatu hegalak ere, eta amaitzeko, aurrekaldea eta leihoak margotuko dituzte. «Segurtasun-sokak ere jarriko ditugu», azaldu du Jesus Iriondo Etxebarriko alkateak.
Proiektuaren aurrekontua ia 54.000 eurokoa da, 53.463,87 euro, hain zuzen. Lan horiek guztiak aurrera eramateko, baina, Bizkaiko Foru Aldundiaren 24.685,72 euroko laguntza izango du udalak.
Lanak bi asteren barruan amaitzea da udalaren asmoa. Horrenbestez, urriaren erdirako teilatua eraberrituta egotea espero dute.