Zaldupe kiroldegiko igerilekuak itxita daude, behin behinean
Ondarroako Zaldupe udal kiroldegiko igerilekuak zarratu egin behar izan dituzte, mantentze eta hobekuntza lanak direla eta.Atzo hasi ziren hobekuntza lenekin, eta urriaren 1era bitartean egongo dira itxita udal kiroldegiko igerilekuak. Bestalde, kirold...
Atzo hasi ziren hobekuntza lenekin, eta urriaren 1era bitartean egongo dira itxita udal kiroldegiko igerilekuak. Bestalde, kiroldegiko aldageletan eta gainerako guneetan ez da egongo ur berorik. Izan ere, galdara berriak jartzen ari dira.
Igerileku zerbitzua erabili nahi dutenek aukera edukiko dute Ondarroako kiroldegiko bazkide txartelagaz Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegira edo Lekeitioko kiroldegira joateko, hango igerilekuetako sarrera bermatuta daukate eta.
Erabilera ordutegia
Herritarrek astelehenetik barikura 08:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 21:30era bitarteko ordutegietan edukiko dute erabilgarri Zaldupe udal kiroldegia. Zapatuetan eta domeketan, 09:00etatik 13:30era daukate erabilgarri.
Informazio gehiago nahi duten erabiltzaileei kiroldegira jotzeko eskatu die udalak. Horretarako, 94-613 42 09 telefonora deitu dezakete.