Josu Agirreamalloa markina-xemeindarrak txapela jantzi du Labriten
Muebles Polque-Kantxa esku pilota Txapelketa irabazi du Josu Agirreamalloa markina-xemeindarrak. Cordonegaz bikotean, 22 eta 17 nagusitu ziren gazte mailan Iruñeko Labriten jokatutako finalean.Aimar Ibarloza herrikide eta taldekidea izan zuen aurkari....
Aimar Ibarloza herrikide eta taldekidea izan zuen aurkari. Exposito izan zuen bikote Ibarlozak, eta azkenera arte borrokatu zuten arren, ezin izan zituzten Agirreamalloa eta Cordon menderatu.
Final estua izan zen atzokoa. Maila handia erakutsi zuen Agirreamalloak, eta bere atzelariak lagunduta, aurrean jarri ziren markagailuan. Aldea ateratzen hasi ziren hasieratik, 12-3 ere jarri zirelarik. Hala ere, aurkariek ez zuten etsi, eta 16-15era arte hurreratu ziren emozioa berpiztu eta amaierara arte mantenduz. Aurrean egon zen batez ere borroka azken tantoetan, eta sufritu arren, Agirreamalloak eta Cordonek ez zioten garaipenari ihes egiten utzi.