Familia Elkargunea irekiko dute datozen hileotan Gernika-Lumon
Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, datozen hileotan Familia Elkargune bana zabalduko dute Gernika-Lumon eta Tolosan.Durangon urrian irekiko dute, eta, hala, sei izango dira guztira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden Familia Elkarguneak. Izan e...
Durangon urrian irekiko dute, eta, hala, sei izango dira guztira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden Familia Elkarguneak. Izan ere, gaur gaurkoz, Bilbon, Barakaldon, Portugaleten, Donostian eta Gasteizen daude aipatu elkarguneak.
Elkarguneen helburua «banandutako gurasoek beraien seme-alabak kontrolpean bisitatzeko eta banatze gatazkatsuetan adingabeak elkarri emateko lekua eskaintzea» dela azaldu du Jaurlaritzak.