Azkenaldiko erasoei planto egin diote
Azkenaldian emakumeenganako eraso ugari egon direla salatu du Gernika-Lumoko Asunek talde feministak, eta horiek gaitzesteko elkarretaratzea egin zuen atzo, Merkurion. Joan den astean, Uztaritzeko etxe batean (Lapurdi) hilotz aurkitu zuten zortzi hilab...

Azkenaldian emakumeenganako eraso ugari egon direla salatu du Gernika-Lumoko Asunek talde feministak, eta horiek gaitzesteko elkarretaratzea egin zuen atzo, Merkurion. Joan den astean, Uztaritzeko etxe batean (Lapurdi) hilotz aurkitu zuten zortzi hilabeteko haurdun zegoen 23 urteko emakumezko bat. Bortxatu ostean, ito egin zuten. 38 urteko gizon bat atxilotu eta kartzelatu du epaileak behin-behinean. Lea-Artibain astelehenean salatu zuten hilketa. Aurten bortxaz hildako seigarren emakumea da.