Ibarrangelun, Forun, Ean eta Bermeon ere hainbat ikastaro antolatu dituzte
2017/2018 ikasturteari begira jarrita daude Busturialdeko herrietan, eta herritarrei ahalik eta zerbitzu onenak eman asmoz, gustu eta adin guztietarako ikastaroak prestatu dituzte.Ibarrangeluko Kultur Etxeak goizerako zein arratsalderako ikastaroak ant...
Ibarrangeluko Kultur Etxeak goizerako zein arratsalderako ikastaroak antolatu ditu. Goizean, Gap eta zumba egongo dira aukeran; arratsaldean, berriz, euskal dantza, trikitrixa, pianoa, korua, panderoa, hizkuntza musika, gitarra, ingelesa, pilates, zuma, taichi, jostea eta yoga eskainiko dituzte.
Ikastaro horietakoren batean parte hartu gura dutenek, kultur etxera hurbildu beharko dute izena ematera, eta zapatua izango da izena emateko azken eguna.
Eatarrek ere izango dute zer egin, honako ikastaroak antolatu baitituzte: aerobic, gimnasia goizez zein arratsaldez, pilates, seitai, zumba txiki (7 eta 12 urte bitartean), yoga familian (3 urtetik gorakoentzat), gazte eta helduentzako antzerkia, ingelesa eta gitarra.
Plazak mugatuak direla gogorarazi dute, eta bihar arte eman daiteke izena, 17:00etatik 20:00etara, Eskolondon.
Irailaren 30era arte
Foruan urriaren 2an hasiko dituzte ikastaroak, eta interesa dutenek irailaren 30era arte eman ahalko dute izena honako ikastaroren batean: trikitrixa, pilates, zumba, batukada, skate, yoga, jostea, ingelesa eta panderoa.
Azkenik, Bermeoko Udal Kirol Patronatua berrikuntzekin dator. Ohiko ikastaroez gain, mindfulness tailerra eta funky ikastaroa eskainiko dituzte, eta nagusien gimnasia talde berri bat gehiago eratuko dute. Zabalik dago izena emateko epea.