Gaztelugatxe Europako zinema kokalekurik onena izan daiteke
European Film Commission Network sareak 11 leku aukeratu ditu, eta horien artean dago Bermeoko Gaztelugatxeko San Juan. Ikusleek erabakiko dute zein den irabazleaEuropean Film Commission Network (EFCN) sareak Bermeoko Gaztelugatxeko San Juan hautatu du...
European Film Commission Network sareak 11 leku aukeratu ditu, eta horien artean dago Bermeoko Gaztelugatxeko San Juan. Ikusleek erabakiko dute zein den irabazlea
European Film Commission Network (EFCN) sareak Bermeoko Gaztelugatxeko San Juan hautatu du Hamarkadako Europako zinema kokalekurik onena izateko. Europako 11 toki aukeratu dituzte, eta horien artean dago Gaztelugatxe, 2016. urteko udazkenean Game of Thrones telesaila filmatzeko lanak egin ondoren.Irabazlea, hala ere, Europako ikusleek aukeratu beharko dute. Europa osoko ikus-entzunezko sektorearen eta zinemako profesionalak biltzen dituen Cineuropa izeneko plataformaren webgunean bozkatu beharko dute, hain zuzen ere. Urriaren 25era arte dago bozkatzeko aukera.
Hamarkadako Europako zinema kokalekurik onena zein den azaroaren 7an emango dute jakitera, European Film Commission Network sarearen hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldian, hain zuzen ere. Ekitaldia Bruselan egingo dute, Europako Parlamentuaren egoitzan.
Irune Ormaetxea Bermeoko Turismo zinegotziak adierazi duenez, Bermeoko Gaztelugatxeko San Juan sariketa horretan hautagaia izatea «albiste ona da gure herriarentzat». Dioenez, «finalisten zerrendan egoteak Bermeo nazioartean filmak egiteko erreferentziazko toki bezala kokatzen du».
EFCN sarean, guztira, Europako 30 herrialdetako 90 filmen komisio daude, eta horien lehentasunezko helburuetako bat kontinenteko kokapenak nazioarteko ikus-entzunezko ekoizpenetarako sustatzea da.