Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • JOLASTU GEUGAZ!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Kultura

Euskal sortzaileak izango dira IV. Marabilliko protagonista nagusiak

Urriaren 5, 6, 7 eta 8an ospatuko da sormen festibala Ondarroan. Zea Mays, Amparanoia eta Zopilotes Txirriaos taldeen kontzertuak izango dira hitzordu garrantzitsuenakEuskal sortzaileak izango dira Ondarroan ospatuko den IV. Marabilli Sormen Festibalek...

Asier Alkorta/ Mikel Santiso
Busturialdea
2017/09/21

Urriaren 5, 6, 7 eta 8an ospatuko da sormen festibala Ondarroan. Zea Mays, Amparanoia eta Zopilotes Txirriaos taldeen kontzertuak izango dira hitzordu garrantzitsuenak

Euskal sortzaileak izango dira Ondarroan ospatuko den IV. Marabilli Sormen Festibaleko protagonistak. Urriaren 5etik 8ra ospatuko da.

Urtero legez, Manuelistak dira antolatzaileak, eta aurreratu dutenez, aurtengo jaialdiak euskal sortzaileengan jarri du indarra. Hala, ondoko sortzaileek parte hartuko dute, besteak beste, aurtengo jaialdian: Jon Maya, Asier Altuna, Ander Lipus, Pako Aristi, Miren Amuriza, Thierry Biscary Manez, Zea Mays, Oskar Alegria, Iratxe Fresneda, Joseba Irazoki, Antxon Uskola, Oier Ituarte eta Igor Zalakain.

«Oraintxe bertan hazten ari den belaunaldi bikain baten testigantza jaso nahi da. Zinegileak, idazleak, musikariak, aktoreak, argazkilariak, dantzariak, sukaldariak bilduko ditu gure egitarauak, eta ziur gaude egitarautik kanpo ere asko etorriko direla Ondarroara, Marabilli horixe bihurtu baita, alor desberdinetako sortzaileak elkartzeko data ezinbesteko bat, agertokian bertan eta agertokitik kanpo», azaldu dute Manuelistek.

Jaialdia urriaren 5ean hasiko bada ere, irailaren 29tik aurrera Oier Ituarte argazkilari ondarrutarraren Aztarnak erakusketa egongo da ikusgai Udal Erakusketa Aretoan Marabilli amaiera arte.

Radixu Irratiaren irratsaioak emango dio hasiera jaialdiari eguenean (5ean), eta arratsalderako Marabilli Parade kalejira antolatu dute, 19:30ean hasita, Kofradia Zaharretik Beikoziniraino. Horren ostean, hasiera ekitaldia eta zinta mozketa egingo dituzte. Ondoren, urtero hain arrakastatsua izaten den 10 minutu ekitaldia hasiko da. Sei sortzailek bakoitzak 10 minutuan, euren lanaren sormenari buruz esateko daukatena azalduko dute. Ostean, Kukai dantza konpainiaren ikuskizuna ailegatuko da.

Saririk ere egongo da. Hala, urriaren 7an, I. Euskal Herriko Sormen Saria emango dute antolatzaileek. «Sormenaren alor zabalean nabarmendu den persona bati emango zaio sari hori». Saria ez da dirua izango; diotenez, «horretarako badaude beste sari batzuk». Sarituari bere itxura daukan buruhandi bat emango diote.

Omenaldia

IV. Marabilli Sormen Festibalak Jose Mari Argoitia San Martin hasieratik Marabillako kide izan zenari omenaldia egingo dio. Lehenengoa, zapatu goizean izango da, 12:00etan, Bide Onera zineman; «omenaldi formalagoa» izango da, antolatzaileen esanetan. «Omenaldi berezia eskaini nahi diogu, eta horretarako Itoiz taldeko Juan Carlos Perez eta Jose Garate Foisis izango dira gurean kontu-kontari». Beste omenaldia gauean egingo diote Zubi Zaharraren aurrean, eta aurreratu dutenez, unerik hunkigarriena izango da.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.