Informazio eta Komunikazio Teknologien Astea egingo da, estreinako, eskualdean
Leartibai Garapen Agentziak doako ikastaro sorta bat eskainiko du irailaren 25etik 29ra bitartean. Teknologia berritzaileak enpresa zein herritarren artean zabaltzea dute helburuLeartibai Garapen Agentziak Lea-Artibaiko Informazio eta Komunikazio Tekno...
Leartibai Garapen Agentziak doako ikastaro sorta bat eskainiko du irailaren 25etik 29ra bitartean. Teknologia berritzaileak enpresa zein herritarren artean zabaltzea dute helburu
Leartibai Garapen Agentziak Lea-Artibaiko Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) Astea antolatu du lehen aldiz, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren SPRI Enpresa Digitala ekimenagaz elkarlanean. Irailaren 25etik 29ra, Markina-Xemeinen, Ondarroan eta Lekeition doako ikastaro sorta bat eskainiko dute, teknologia berritzaileak enpresa munduan eta herritarren artean zabaltzeko.Publiko motaren arabera, hiru ataletan ezberdindu dituzte ikas taroak: mikroenpresak, merkatariak eta herritarrak. Eta bakoitzari egokitutako gai ezberdineko doako zortzi tailerrek osatuko dute ikastaro sorta. «Informazio eta komunikazio teknologiek negozioaren arrakastan daukaten garrantzia azpimarratu eta haien erabilpena sustatzeko aurrera eramango den ekimen honetako tailerrak oso praktikoak izango dira», azaldu dute. Hala, Markina-Xemeinen, Ondarroan eta Lekeition emango diren tailer horiek enpresetako sail ezberdinetan sortu daitezkeen beharrei erantzutera bideratuta egongo direla jakitera eman dute. «Teknologia berrien ezartze eta erabilerak sor ditzakeen arazo eta egoera ezberdinei aurre egiteko erantzunak ere emango dira».
Lea-Artibain horrelako ekimen bat antolatzen den lehen aldia bada ere, hurrengo urteetan errepikatzeko asmoa erakutsi du Leartibai Garapen Agentziak, «enpresentzako benetan onuragarri eta erabilgarria dela probatuta baitago».
Zabalik
Lehen aldi honetan, sareko irudia, sarean presentzia irabazteko aholkuak, produktibitatea eta segurtasuna gaiak landuko dira, besteak beste. «Guztiak IKTek eskuragarri jartzen dituzten baliabideak ahal bezain beste aprobetxatzeko».
Ikastaroetan parte hartzeko Leartibai Garapen Agentzian eman behar da izena, 94-683 34 95 telefono zenbakira deituta edo merkataritza@leartibai. com helbidera mezua bidalita. Izena ematerako orduan Lea-Artibaiko enpresa eta norbanakoek lehentasuna izango duten arren, ikastaroak mundu guztiari zabalik daudela argitu dute.
Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunean eta Lekeitioko eta Ondarroako KZguneetan emango dituzte ikastaroak. Mikroenpresei zuzenduta daudenak goizez izango dira, 09:00etatik 13:00etara; merkatari eta mikroenpresei zuzendutakoak, 14:30etik 16:30era; eta herritarrei zuzenduta daudenak 18:00etan hasiko dira.