Komunitatea indartzeko sasoia
4. Km-ari hasiera emango dio Astrak irailaren 30ean egingo duten asanbladagaz; eraldaketarako kilometroa izatea gura dute. Barikuan aurkeztu zuten aro berriaAstraren 4. Km-a aurkezteko agerraldia egin zuten barikuan. Bi garbigailuren artean, eta Astrar...
4. Km-ari hasiera emango dio Astrak irailaren 30ean egingo duten asanbladagaz; eraldaketarako kilometroa izatea gura dute. Barikuan aurkeztu zuten aro berria
Astraren 4. Km-a aurkezteko agerraldia egin zuten barikuan. Bi garbigailuren artean, eta Astraren ibilbidea laburbiltzen zuten kamisetak eskegiz, irailaren 30ean egingo duten kilometro berri horren lehenengo asanbladara joateko deia egin zuten.Eraldaketarako kilometroa izatea gura dute, eta 4. Km-aren helburua Astra komunitatea indartzea da. Beraz, barne eta kanpoko komunikazioa «eraldatu» eta oinarri filosofikoak «berrasmatzearen» beharra ikusi zuten ekainean.
Barikuko agerraldian esan zutenez, ezinezkoak okupatzen segitu gura dute, «autogestioagaz ahal delako». Gainera, orain arte egin duten bidea «itzela» izan den arren, nahikoa ez dela diote, eta gehiago gura dutelako egingo dute hilabete amaieran kilometro berriaren lehenengo asanblada. «Urteak daramatzako Astra Gernikarentzat dela esaten, eta horrek berdin segituko du, baina beste dena aldatzera goaz».
Herriaren mesedetara
10. urteurrenak eman zion hasiera prozesuari, eta egindako bidearen errepasoa egin zuten. Astra definitzeko berba asko daudela esan zuten (autogestiona- tua, anitza, interkulturala, feminista, belaunaldien artekoa, antimilitarista…), eta gaur egungo egoerara heltzeko bide luzea egin dutela: «Trinketeko eta Iparragirreko bilerak, Pasealekuko eta auditorioko asanbladak… Denbora eta lan askoren ondorioz eta okupazioaren legitimitatean sinisten genuelako lehenengo ezinezkoa okupatu genuen». Astra herriko gazte zein herri mugimenduen mesedetara jartzeko zereginean «milaka oztopo eta aukera» egon zirela gogoratu zuten. «Udalak eraikina erostea lortu genuenean hasi zen honaino ekarri gaituen borroka», nabarmendu zuten.