Kataluniarekiko elkartasun ekimena egin zuten zapatuan Bermeon, SOM-HI elkarteak antolatuta. Txosnatik abiatuta, ikurrinekin eta esteladekin kalejira egin zuten.
Argazkia: SOM-HI
Bermeon elkarrekin bazkaldu ostean, Bilbora joan ziren Independentistak Sareak Kataluniako prozesu soberanistaren eta urriaren 1eko erreferendumaren alde burutu zuen manifestaziora.