Aurtengoa hogeita laugarren edizioa izango da, eta
izena emateko epea zabalik da dagoeneko.
Argazkia: Txebi Arriaga
Lehiatu gura duten pilotuek urriaren 6a izango dute apuntatzeko azken eguna (22:00ak arte).
www.gernikaracing.com webgunean eskuragarri daude inskripzio orriak, eta ordainketa Kutxabankeko honako kontu korronte zenbakian egin beharko da: ES 57 2095 0321 70 9107460246 (Gernika Racing Elkartea). Izena eman dutenen zerrenda urriaren 11n argitaratuko dute, 22:00etan, Gernika Racing?Elkartearen webgunean.
270,80 kilometroko ibilbidea izango da Gernika-Lumoko Rallyarena; eta horietatik
98,80 kilometro erlojupekoak izango dira. Hain zuzen, erlojupeko
bederatzi tarte izango ditu probak. Parte hartzaileek tarte horiek probatzeko aukera izango dute urriaren 8an.
Proba, urriaren 14an. Aurten ere Pasealekuan ipiniko dute parke itxia, eta sari banaketa ekitaldia ere han egingo dute urriaren 14an. Egiaztatze teknikoak Adolfo Urioste kalean egingo dituzte urriaren 13an, eta administratiboak Foruen plazan dagoen Elai-Alai aretoan. Egun horretan, 23:00etan argitaratuko du Gernika Racing?Elkarteak hurrengo eguneko proban lehiatzeko baldintzak betetzen dituztenen zerrenda.
Urriaren 14an
08:00etan emango diote hasiera rallyari; ordu horretan aterako baita lehen autoa, Pasealekutik. Egun osoko proba izango da, eta autoek Mestikabaso plazan izango dute asistentzia gunea. Gernika-Lumon geratu zen iaz txapela. Izan ere, Ivan Muñoz gernikarra eta haren kopilotu Hodei Madariaga ajangiztarra nagusitu ziren sailkapenean. Barikuko Lumoko igoeran denborarik onena egin eta hurrengo eguneko lasterketan ere lehen postuari eustea lortu zuten.