Gernikak RFEF Kopako lehen faseko lehenengo partida galdu du
SD Gernika Clubak SD Amorebietaren kontra jokatu zuen herenegun RFEF Kopako autonomia erkidego arteko lehen faseko lehen partidua. Iturrasperen golari esker, 0-1 nagusitu zen talde zornotzarra.Ligari dagokionez, Bilbao Athletic-en kontra jokatuko du bi...
Ligari dagokionez, Bilbao Athletic-en kontra jokatuko du bihar Lezaman, 18:00etatik aurrera (5. jardunaldia).
2.B mailako taldeak abuztuaren 20an jokatu zuen denboraldiko lehen partidua, eta 1-0 galdu zuen Real Sportingen kontra.
Hain zuzen, talde gernikarrak bi garaipen lortu ditu momentuz. Zapatuan lortu zuen etxeko lehen garaipena; Madrazoren bi golekin nagusitu zitzaion Izarrari. Irailaren 3an, berriz, 0-1 irabazi zion Peña Sporti.
Gaur gauzkoz, SD Gernika Club 2.B mailako 2. multzoko sailkapeneko hamargarrena da.