Denboraldiko aurkezpen jaia egingo du gaur Gernika RTk
Gernika RTk 2017-2018 denboraldiko aurkezpen jaia egingo du gaur, 19:30etik aurrera, Basurde Tabernan. Kategoria guztietako taldeak aurkezteagaz batera, txerri erre dastaketa eta bazkide txartel banaketa egingo dituzte. Denboraldi berriko kamiseta eros...
Ohorezko Mailako taldeak domekan jokatuko du denboraldiko lehen jardunaldia, Getxo Artearen kontra, 12:00etan.
Klubak hainbat fitxaketa egin ditu udan. Azkena Lionel Skipwith zeelandaberritarra da; martitzenean heldu zen herrira, eta Juan Cruz Guzman eta Santiago Viaña argentinarrak gaur heltzea espero dute. Francisco Luis Montes, Federico Llanos eta Facundo Daniel Epinal jokalarien fitxaketen berri eman zuten uztailean, eta Bruno Mercantiren itzulerarena ekainean. Mateo Bast, Nicolas Jurado eta Joaquin Palisak taldean jarraituko dute.