Hainbat ikastaro izango dira aukeran Busturian eta Gautegiz Arteagan
Ikasturte berriagaz batera ikastaroak ere hasiko dituzte Busturialdeko hainbat herritan; besteak beste, Busturian eta Gautegiz Arteagan.Busturian, urriko lehen astean hasiko dituzte ikastaroak, eta ekainaren 15ean bukatu. Eta egun horien bitartean, yog...
Busturian, urriko lehen astean hasiko dituzte ikastaroak, eta ekainaren 15ean bukatu. Eta egun horien bitartean, yogipilates, hipopresibo metodoa, mantentze gimnasia, josketa, eskulanak, hirugarren adinekoentzako gimnasia, euskara eta zumba lantzeko aukera izango dute herritarrek. Halaber, ikasturtean makillaje eta marrazkigintza ikastaroak ere egingo dituztela aurreratu du Busturiko Udalak.
Bateko zein besteko ikastaroetan parte hartu nahi dutenek irailaren 26ra arteko epea izango dute izena emateko Altamirako Kultur Etxean: 94-617 10 04 telefonoan edota liburutegia.busturia@bizkaia.org posta elektronikoan.
Gautegiz Arteagak ere ikastaroen eskaintza zabala egingo du, herriko bizitza sozio-kulturala dinamizatzeko asmoz. Hain justu, pilates, yoga, zumba, mantentze gimnasia, abesbatza, josketa eta umeentzako ingelesa izango dira aukeran egongo diren ikastaroak.
Horietan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute irailaren 22a orduko. Izena emateko orria udalaren webgunean zein Aretxederreta Kultur Etxean dago eskuragarri.