Gernikak RFEF Kopako autonomia erkidego arteko lehen faseko lehenengo partidua galdu du
SD Gernika Clubak SDAmorebietaren kontra jokatu zuen atzo arratsaldean RFEF Kopako autonomia erkidego arteko lehen faseko lehenengo partidua. Iturrasperen golari esker, 0-1 nagusitu zen talde zornotzarra.
Ligari dagokionez, Bilbao Athletic-en kontra jokatuko du zapatuan Lezaman, 18:00etatik aurrera (5. jardunaldia).
2.B mailako taldeak abuztuaren 20an jokatu zuen denboraldiko lehen partidua, eta 1-0 galdu zuen Real Sportingen kontra.
Hain zuzen, talde gernikarrak bi garaipen lortu ditu momentuz. Zapatuan lortu zuen etxeko lehen garaipena; Madrazoren bi golekin nagusitu zitzaion Izarrari. Irailaren 3an, berriz, 0-1 irabazi zion Peña Sporti.
Gaur gauzkoz SD Gernika Club 2.B mailako 2.multzoko sailkapeneko hamargarrena da, 6 puntugaz. Puntu kopuru beragaz aurretik ditu Racing, Tudelano eta Real Sociedad B taldeak. Bilbao Athletic asteburu honetako aurkariak talde gernikarrak baino puntu bat gehiago dauka, eta seigarren dago sailkapenean.
Hala, sailkapenaren goikaldeko lehenengo hirurek hamarna puntu dituzte: UD Logroñes, Mirandes eta Burgos.