Euripeko nekazal azokan, giro ona
Eguraldia lagun izan ez arren, aurten ere ez du hutsik egin Mendatako nekazal azokak. Baserritar giroan murgilduta, jende dezente bildu zen, eta giro onean elkartu ziren herritarrak eguerdi partean. Euripean egindako azokagaz «pozik» da udala. Azokag...
Eguraldia lagun izan ez arren, aurten ere ez du hutsik egin Mendatako nekazal azokak. Baserritar giroan murgilduta, jende dezente bildu zen, eta giro onean elkartu ziren herritarrak eguerdi partean. Euripean egindako azokagaz «pozik» da udala. Azokagaz batera, euskal oiloaren erakusketa eta idi probak ere hartu zituen Mendatak. Gainera, bertaratutakoek mokadutxoren bat edo beste jateko aukera ere izan zuten; hala nola, txerri errearen pintxoak.