Bermeoko jaietan, errefuxiatuak ere gogoan

Ongi etorri errefuxiatuak plataformaren txanda izan zen atzo, Bermeoko txosnan. Errefuxiatuen egoera azaltzeko argazki erakusketa jarri zuten. Eguraldi onagaz, gainera, zenbait argazki Lamerara ere atera zituzten. Arratsaldean, berriz, Senegaleko musik...

Ongi etorri errefuxiatuak plataformaren txanda izan zen atzo, Bermeoko txosnan. Errefuxiatuen egoera azaltzeko argazki erakusketa jarri zuten. Eguraldi onagaz, gainera, zenbait argazki Lamerara ere atera zituzten. Arratsaldean, berriz, Senegaleko musika entzun bitartean, janari palestinarra dastatzeko aukera eduki zuten bertaratutakoek. Horrez gain, atzo, umeentzako tailerrak, mikroantzerkiak, mus txapelketa, esku pilota partiduak eta suzko zezena egon ziren aukeran Andra Mari eta Santa Eufemia jaien baitan.