Zapatuko manifestaziorako autobusak antolatu dituzte
Kataluniako burujabetza prozesuaren eta demokraziaren alde Independentistak Sareak zapaturako Bilbon deitutako manifestazio nazionalera joateko autobusak egongo dira bi eskualdeetako zenbait herritatik.17:30ean Bilboko Casillatik abiatuko da manifestaz...
17:30ean Bilboko Casillatik abiatuko da manifestazioa, Katalunia Euskal Herria, Bi herri borroka bakarra lelopean.
Eako plazatik 16:00etan irtengo da autobusa, eta joateko aurrez izena eman behar da, Bodegoie eta Txangurru tabernetan. Barikura arteko epea jarri dute.
Lekeitiotik antolatutako autobusean joateko asmoa dutenek Aralde dendan eta Galarrena tabernan izena eman behar dute. Era berean, posta elektronikoz ere izena eman daiteke, lekitxo@gureeskudago.eus-era idatzita. Barikura bitartean izena eman ahalko da.
Zapatuan 15:30ean irtengo dira autobusak Mandaskatik. Lekeitioko Gure Esku Dago-ko kideak asteburuan kalera atera dira katalanei babesa erakutsi, eta zapatuan Bilbora joateko deia eginez. Jakitera eman dutenez, dagoeneko autobus bat bete dute.
Ondarrutarrek Alai, Amarratza eta Kulixka tabernetan edota Kurike dendan izena eman dezakete. Zapatuan autobusa Zaldupetik aterako da, 16:00etan.
Azaldu dutenez, bueltako autobusak 19:30ak aldera aterako dira Bilbotik.
«Guztiz beharrezkoa da»
Independentistak Sareko kideek Bilboko manifestaziora joateko dei egin dute: «Guztiz beharrezkoa da euskal herritarrok ere gure indarra kalean agertzea». Katalanen «borroka» euskal herritarrena ere badela adierazi dute, Katalunian zein Euskal Herrian «demokrazia, askatasuna eta etorkizuna» jokoan daudela azpimarratuz.
Oro har, zapatuan Bilbora joateko autobusik antolatu ez duten Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko gainerako herri dinamikek ere Bilbora joateko deia egin dute.