Kaltetuei babesa erakusteko batu dira
San Ignazio kaleko kaltetuei babesa erakusteko elkarretaratzea egin zuten zapatuan. 42-B atariaren aurrean bildu ziren kaltetu eta herritarrak 100 bat lagun guztira, euren etxebizitzak utzi behar izan zituztenetik 18 hilabete igaro direla eta oraindik ...

San Ignazio kaleko kaltetuei babesa erakusteko elkarretaratzea egin zuten zapatuan. 42-B atariaren aurrean bildu ziren kaltetu eta herritarrak 100 bat lagun guztira, euren etxebizitzak utzi behar izan zituztenetik 18 hilabete igaro direla eta oraindik arazoak konpondu barik jarraitzen duela salatzeko. Oraindik zazpi dira itzuli ezinda dauden familiak, etxebizitza barruan ere kalte handiak dituztenak, hain zuzen. Saiñazio Mendi Azpixan gestorako ordezkariek azaldutakoaren arabera, ez dute etsiko kaltetu guztiak euren etxebizitzetara itzuli eta egoera lehengora bueltatu arte. Txalo zaparrada handi bategaz amaitu zuten zapatuko elkarretaratzea.