Mutriku Futbol Taldeko mutil nagusiek 2-1 galdu dute Irunen
Mutriku Futbol Taldeko nagusien mailako mutilen taldeak galdu egin zuen domeka goizean Irunen, Real Union B taldearen aurka.Horrenbestez, Igor Elezgarairen mutilak esku hutsik bueltatu ziren. Real Union B taldeak ligako talde indartsuenetako bat izatek...
Horrenbestez, Igor Elezgarairen mutilak esku hutsik bueltatu ziren. Real Union B taldeak ligako talde indartsuenetako bat izateko asmoa duela erakutsi zuen Galen, eta orokorrean mutrikuarrak baino gehiago izan ziren berdegunean.
Hurrengoa izan zen Mutrikuk zelairatu zuen hamaikakoa: Imanol, Agirretxea, Arrizabalaga, Riaño, Acemel, Markel, Martinez de Luko, Linder, Prieto, Landa eta Esnal.
15. minutuan aurreratu ziren markagailuan irundarrak, Piñi aurrelariak sartutako golari esker. Mutrikuarrek berdinketa nahi zuten, baina 1-0eko emaitzarekin ailegatu ziren atsedenaldira. Aldageletatik bueltan iritsi zen bigarren gola. 66. minutuan goizeko bigarrena egin zuen Piñik, markagailuan aldea handituz. Lau minutu beranduago heldu zen mutrikuarren gola; Aitor Esnalek zulatu zuen Irunen atea.