Giro onean jokatu da Lekeition Akarregi Pilota Txapelketa
Lekeitio eta inguruko herrietako pilotariek parte hartu dute norgehiagokan. Ekhi Kortabitarte eta Markel Egurrola izan dira txikien mailako irabazleakLekeitiora, Etxebarrira eta Markina-Xemeinera joan dira aurten Lekeitioko Akarregi Pilota Txapelketako...
Lekeitio eta inguruko herrietako pilotariek parte hartu dute norgehiagokan. Ekhi Kortabitarte eta Markel Egurrola izan dira txikien mailako irabazleak
Lekeitiora, Etxebarrira eta Markina-Xemeinera joan dira aurten Lekeitioko Akarregi Pilota Txapelketako sariak. Iker Eiguren eta Unai Erdozia lekeitiarrak izan dira nagusi benjamin mailan, Eritz Arrillaga etxebarritarra eta Markel Calvo markina-xemeindarra alebin mailan eta Ekhi Kortabitarte lekeitiarra eta Markel Egurrola etxebarritarra txikien mailan.Aurten ere, gaztetxoen mailako esku pilota txapelketa antolatu du Akarregi Pilota Taldeak, eta urtero modura Zapaterito frontoian jokatu dute norgehiagoka. Lekeitioko pilotariez gain, eskualdeko beste herri batzuetako pilotariak ere gonbidatu dituzte jokora, eta antolatzaileek azaldu dutenez, giro ona izan da nagusi txapelketa osoan.
Joseba Uskola eta Txaber Eiguren lekeitiarrak eta Iker Eiguren eta Unai Erdozia lekeitiarrak izan ziren benjamin mailako finalistak, eta amaieran, bigarrenek lortu zuten garaipena 11 tantoko aldeagaz.
Alebin mailako partida Igotz Aranguena (Lekeitio) eta Ekain Idigorasen (Etxebarria) eta Eritz Arrillaga (Etxebarria) eta Markel Calvoren (Markina-Xemein) artekoa izan zen. 9-18 amaitu zen partida, bigarren bikotearen alde.
Azkenik, Ekhi Kortabitarte (Lekeitio)-Markel Egurrola (Etxebarria) eta Anartz Ibarloza (Markina-Xemein)-Patxi Murelaga (Lekeitio) bikoteen artean erabaki ziren txikien mailako txapeldunak. Pareko ibili ziren bikoteak, baina 4 tantoko aldeagaz, Kortabitarte eta Egurrola izan ziren irabazleak.