Euriari aurre eginda ospatu dituzte asteburuan, Samikollako jaiak
Nahiz eta euria egin, ez dute ekintza bat ere bertan behera utzi. Etsaiakeroak taldearen kontzertua eta Ezten Giroren erromeria oso arrakastatsuak izan diraEguraldiak lagundu ez dien arren, bariku iluntzetik domeka arratsaldera arte jaiak ez du etenik ...
Nahiz eta euria egin, ez dute ekintza bat ere bertan behera utzi. Etsaiakeroak taldearen kontzertua eta Ezten Giroren erromeria oso arrakastatsuak izan dira
Eguraldiak lagundu ez dien arren, bariku iluntzetik domeka arratsaldera arte jaiak ez du etenik eduki Samikolla auzoan. Ez zen ekintza bat ere bertan behera geratu, gehienbat antolakuntzak jaia aurrera eramateko egindako ahaleginagatik. Samikollako Jai Batzordeak «balorazio oso positiboa» egin du.Auzo bazkaria 14:30erako zeukaten programatua, eta goizean auzotarrek egin zuten lanari esker egin ahal izan zen. Guztien artean plaza estali zuten, eta toldopean egin zuten bazkaria. Iluntzean, Igor Elortzak eta Jon Maiak daukaten maila erakutsi eta gustura utzi zituzten bertaratutako herritarrak. Kontzertuek ere aurreikuspenak bete zituzten, eta ikusleak pozik geratu ziren Etsaiakeroak taldearen kontzertuarekin eta Ezten Giro taldearen erromeriarekin.
Bi auzotar omendu dituzte aurten: Benjamin eta Maria Angeles. Antolatzaileen esanetan, auzoan oso ezaguna den bikotea da, eta «barruan daramaten gaztetasunarengatik» omendu dituzte.
Jaietan egindako zozketaren zenbaki sarituak 2.027, 1.417 eta 1.889 izan dira.