Remen pilotari handiari merezitako omenaldia eskaini zioten zapatu gaueko
Kaltzada Klasikoa jaialdian.
Puntista moduan haren ibilbidea aitortu, eta hark oraindik ere egiten duen lana goraipatzeko omenaldia izan zen. Hain zuzen, Juan Ramon Rementeria
Remen (Bermeo, 1955) Gernikako Jai Alai frontoian hasi zen zestan jokatzen hamar bat urte zituela, eta ibilbide oparoa izan zuen. AEBetan makina bat urte aritu zen, eta 1991an, esate baterako, mundiala irabazi zuen Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian.
Juan Ramon Rementeria gaueko omendua.
Argazkia: Gernika Jai Alai Professional.
Gaur egun, zestak eta pilotak konpontzen eta zelan konpontzen diren irakasten aritzen da Jai Alain bertan, eta bertoko profesionalek zein eskolako umeek asko estimatzen dute.
Hala, Kaltzada egoitzaren aldeko jaialdian zesta munduko izen handien arteko bi partidu ikusteko aukera izan zuten frontoian batutakoek. AEBetara bueltatu aurretik, etxekoen babesa sentitu zuten beste behin.
Xabi Barandika eta Unai Lekerika gernikarrek
Alex Hormaetxea bermeotarraren eta
Gotzon Enbil zumaiarraren kontra jokatu zuten. Lehenengo set-ean 15-10 nagusitu ziren etxekoak, eta gutxigatik galdu zuten bigarrena (14-15). Berdinketa apurtzeko set-a, berriz, 5-4 irabazi zuten gernikarrek.
Gaueko beste partiduan,
Diego Beaskoetxea gernikarraren
eta Ibon Aldazabal berriatuarraren
eta
Mikel Egiguren donostiarraren eta
Imanol Lopez zumaiarraren arteko lehiaz gozatu zuten zaleek. Azken horiek irabazi zituzten bi set-ak (15-7 eta 15-6).
The Flipping karlomagnos eta Dj Wichita-ren eskutik, kirola eta musika uztartu zituzten Kaltzada egoitzaren aldeko zesta jaialdian.