Mundakako Udalak omenaldia egin dio gaur goizean Alejandro Mallona alkate ohiari. Mallona fusilatu zutela 80 urte bete dira, eta hori gogora ekarri gura izan dute mundakarrek.
Mundakako memoria berreskuratzeko programaren baitan antolatu dute gaurko ekitaldia. Aitor Egurrola alkateak berba batzuk eskaini eta lore eskaintza egin du Mallonaren izena daraman parkean bere omenez jarritako monolitoan. Ohorezko aurreskua dantzatu dute ostean. Ekitaldian, txistulariek eta abesbatzak ere parte hartu dute.
Memoria berreskuratzeko programaren baitan, Iñaki Goioganak,
Inicio y fin de la guerra civil izenburupean, hitzaldia emango du irailaren 15ean, 19:30ean, Tribisarrospe Kultur Etxean.
Hilaren 20tik aurrera, bestalde, 36ko Gerra lantzen duten liburuen erakusketa ipiniko dute ikusgai Mundakako liburutegian. Irailaen 21ean, berriz, Edorta Jimenezek
Euskal kultura eta literatura gerra ostean hitzaldia emango du 19:30ean, Tribisarrospe Kultur Etxean.