Realaren urrezko intsignia emango diote Ion Antsotegiri irailaren 17an

Anoetan Real Madrilen aurkako partidua hasi baino lehenago emango diote domina berriatuarrari. Albistea «pozez» jaso duela aitortu du jokalari ohiak. Zubietan ari da lanean, harrobiagazReal Sociedad taldeak bere urrezko intsignia emango dio Ion Ansot...

Anoetan Real Madrilen aurkako partidua hasi baino lehenago emango diote domina berriatuarrari. Albistea «pozez» jaso duela aitortu du jokalari ohiak. Zubietan ari da lanean, harrobiagaz

Real Sociedad taldeak bere urrezko intsignia emango dio Ion Ansotegiri. Irailaren 17an Anoetan Real Madrilen aurka jokatu beharreko partidua hasi baino lehen emango diote berriatuarrari domina Real Sociedadeko zuzendaritza batzordeko ordezkariek. 20:45ean hasiko da neurketa.

Ansotegik Realeko lehen taldean hamaika denboraldi jokatu zituen, eta Donostiatik atera zenean SD Eibar eta RCD Mallorca taldeetan jokatu zuen. Duela bi hilabetetik Zubietan ari da lanean, harrobi txuri-urdineko gazteen teknikari modura.

Albistea «pozez» jaso duela onartu du jokalari ohiak, Reala hainbeste urtez bere egunerokotasunean egon dela, eta hainbeste urtean lehen taldean egindako lanari «esker ona» adierazteko modu bat dela. Azken urte- etan, talde txuri-urdina bere bizitzaren zati garrantzitsu bat izan dela gaineratu du. Badaki Anoetako berdegunera irten eta momentua iristerakoan une berezia izango dela.

Aitortu du momentu onak eta txarrak bizi izan dituela Realean, baina bi momentugaz geratzekotan, beharbada, zaletuek gehi- en atsegin dituzten bigaz geratzen dela: 2. mailatik igotzea lortu zutenekoa eta Liga txapelketan 4. postuan sailkatu eta Txapeldunen Liga jokatzeko aukera eduki zutenekoa, 2012/2013 eta 2013/2014 denboraldietan.

Harrobian

Orain, Zubietako harrobian dabil lanean berriatuarra, eta azpimarratu du kirola berdina den arren eta leku berean lan egiten duen arren, bere eginkizunak asko aldatu direla: «Niri orain egokitzen zaidana da hemen dauden teknikari eta profesional onenengandik ikasi eta ahal bezain arin hemen ere edozertarako prest egotea, bizitzako beste edozein arlotan bezala daukadan guztia emateko».