Fibrosi kistikoaren nazioarteko eguna ospatuko dute Ondarroan
Arnasa Elkarteko kide ondarrutarrek fibrosi kistikoaren nazioarteko eguna dela eta, hainbat ekintza antolatu dituzte gaur iluntzerako.Mundu osoan egiten dira ekintzak, eta antolatzaileen esanetan, «gizarteari fibrosi kistikoagaz bizitzea zer den gogor...
Mundu osoan egiten dira ekintzak, eta antolatzaileen esanetan, «gizarteari fibrosi kistikoagaz bizitzea zer den gogorarazteko» eguna izango da gaurkoa. Duela pare bat urte hasi ziren Ondarroan gaurko egunez jaia antolatzen, eta gaur ere ez da faltako ekintzarik.
19:00ak aldera ekingo diote jaiari, Alde Zaharrean. Bertan egongo da gune informatiboa ere, jendeak izan ditzakeen zalantzak argitzeko. Musika jartzeaz DJ Elepunto arduratuko da, eta dantza saioak ere egongo dira. Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteak denda bat ere jarriko du, elkartearen materiala saltzeko. Antolatzaileek nabarmendu nahi izan dute kontzientziazio kanpainagaz jarraitzeko, aurten herriko tabernetan ere eurek ekoiztutako bideoak egongo direla ikusgai, herritarrak eurek bizi duten errealitateaz jabetzeko. Eskerrak eman nahi izan dizkiete gaurko egunari modu horretan atxikimendua eman dieten tabernariei.
Adin guztietako herritarrei jaira batzeko deia egin diete Arnasako kideek.