Erdi Aroko bizimodura bueltatzeko bi egun
Euskal Herria Museoan Erdi Aroko kanpalekua ipiniko dute bihar eta etzi. Ume zein nagusientzako jarduerak egongo diraAurten ere, Erdi Aroko kanpalekua ipiniko dute Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan. Zapatu eta domekan, ume zein nagusientzako ekimena...
Euskal Herria Museoan Erdi Aroko kanpalekua ipiniko dute bihar eta etzi. Ume zein nagusientzako jarduerak egongo dira
Aurten ere, Erdi Aroko kanpalekua ipiniko dute Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan. Zapatu eta domekan, ume zein nagusientzako ekimenak eta jar- duerak egongo dira.Bihar 11:00etan irekiko dute kanpalekua, eta 19:30ean itxiko dute. Erakusketak eta garaiko elementu eta bizimoduaren azalpenak entzuteko aukera ere izango da. Besteak beste, Erdi Aroan praktikatzen zen kirurgia eta medikuntza eredua azalduko dituzte, edota sukaldaritza eredua, kasurako.
Erdi Aroko jokoak, armen erakustaldia, arku-tiroa, jatordua, txotxongilo eta ipuin kontalariak, gerlariak, dueluak… Bi egunetan, zer ikusi eta zer ikasi izango dute Euskal Herria Museoko jarduerekin bat egiten dutenek.
Domekan ere, 11:00etan zabalduko dute kanpalekua. Egun horretan, baina, 14:00etan itxiko dute. Erdi Aroko jokoekin, zaldunen arteko borroken ikuskizunagaz edota garaiko armekin jolasean ibiltzeko tartea izango dute herritarrek etzi.