Drogen kontsumoari lotutako programak landuko dituzte bihar
Bermeoko Udalak Botiltzarra eta Testing arrisku murrizketan oinarritutako programak jarriko ditu martxan bihar, Arrantzale Egunean.Udalaren helburua alkoholaren zein drogen erabilerak sortu ditzakeen arriskuak gutxitzea da. Horregaz batera, herritarrak...
Udalaren helburua alkoholaren zein drogen erabilerak sortu ditzakeen arriskuak gutxitzea da. Horregaz batera, herritarrak erabileraren arriskuez kontzientziatu, eta erabileragaz bilatzen dituzten arrazoi eta helburuei buruzko hausnarketa bultzatu gura dute.
Botiltzarra programa kalean alkohola edaten duten gazteei zuzendutako «prebentzio esku-hartzea» da. Hala, AiLaket! elkarteko sei profesionalek informazioa, materiala, janaria zein edaria eskainiko dituzte, besteak beste, 13:00etatik 18:00etara bitartean.
Informazioa eta materiala
Besteren artean, alkoholaren erabilerak dakartzan arriskuak murrizteko informazioa eta materiala banatuko diete gazteei.
Era berean, Testing programa gauzatuko dute gauez. Liburutegiaren parean egongo dira, 23:00etatik 02:30era.
AiLaket! elkarteko hiru teknikarik informazioa emango diete bertaratzen direnei, eta hori ez eze, substantzien analisiak ere egingo dituzte.
Botiltzarra programari dagokionez, jai giroetan alkoholaren aisialdi kontsumoen arrisku murrizketan oinarritutako proi- ektua da. Halaber, Testing programaren kasuan, gazteen arteko substantzien gehiegizko erabileraren prebentzioa egitea da helburua. Horretarako, arrisku kudeaketa hobeagoa ahalbidetzen duen «egiazko informazio objektiboa eskainiz».