Bertso saioa egingo dute gaur gauean, Mutrikuko Zabiel plazan
Bertso saioa antolatu du gaur gauerako Mutrikuko bertso eskolak. 22:30ean jarri dute ordua, Zabiel plazan. Euria balego, bertso saioa kultur etxean egingo lukete, ordu berean.Oholtza gainean, Angel Mari Peñagarikano bertsolari beteranoa, azken Euskal...
Oholtza gainean, Angel Mari Peñagarikano bertsolari beteranoa, azken Euskal Herriko txapelketako finalista izan zen Unai Iturriaga, Gipuzkoako txapeldun Beñat Gaztelumendi eta Gipuzkoako txapelketa bereko finalista izan zen Oihana Iguaran ariko dira.