Arno Trail Sprint Race lasterketa egingo dute domekan, Mutrikun
VIII. Arno Trail Sprint Race lasterketa egingo dute domekan Mutrikun.Goizean izango da lasterketa, 11:00etan, Galbaixoko ermitatik hasita, eta 8,55 kilometroko ibilbidea edukiko du, 669 metroko desnibelarekin. Zortzigarren Arno Trail Sprint Race laster...
Goizean izango da lasterketa, 11:00etan, Galbaixoko ermitatik hasita, eta 8,55 kilometroko ibilbidea edukiko du, 669 metroko desnibelarekin. Zortzigarren Arno Trail Sprint Race lasterketa izango da aurtengoa.
Izen ematea 12 eurokoa izango da federatuentzat, eta 15 eurokoa, berriz, federatuta ez daudenentzat. Aukera bi daude izena emateko: egunean bertan Galbaixoko ermitan, irteera puntuan, 09:30etik aurrera edota www.herrikrosa.eus webgunean. Iaz ere jende ugari bildu zen lasterketara, eta antolatzaileek aurten ere kopuru hori hobetzea espero dute. Iazkoa, gainera, inoizko lasterketarik azkarrena izan zen.
Sariak
Lehen hiru mutil eta emakumeentzat egongo dira sariak, bai garaikurrak eta baita sari ekonomikoak ere, eta lehen mutrikuarrarentzat eta beteranoarentzat ere egongo da saririk.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, parte hartzaile guztien artean hainbat afari eta opari zozkatuko dituzte. 12:30ean egingo da sari banaketa.