Udalak urriko azoketan parte hartzeko epea zabaldu du
Urriaren 1ean eta 2an ospatuko da Urriko Lehen Asteleheneko azoka Gernika-Lumon, eta urriaren 30ean, aldiz, Azken Asteleheneko azoka. Bateko zein besteko azokan parte hartzeko epea zabaldu du Gernika-Lumoko Udalak.Adierazi duenez, saltokia jarri ahal i...
Adierazi duenez, saltokia jarri ahal izango dute Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Ustiategi Erregistroan altan emanda dauden Euskal Herriko ekoizleek. Hala eta guztiz ere, Bizkai, Araba eta Gipuzkoako elkarteetako produktore eta eskulangintzako kideek ere jarri ahal izango dituzte beraien saltokiak, azokako sustatzaileek gonbidatuta badaude.
Udal ordezkariek jakitera eman dutenez, Urriko Lehen Asteleheneko azokan parte hartu nahi dutenek irailaren 22ra arteko epea izango dute izena emateko, eta urriaren 12ra artekoa edukiko dute, berriz, Urriko Azken Asteleheneko azokan parte hartu nahi dutenek.
Bateko zein besteko agiriak udaletxean aurkeztu beharko dira. Posta arruntez ere (Gernika-Lumoko Udala, Foru plaza 3, 48300) bidali ahal izango dira eskabide orriak, edota faxez (94-625 75 42). Posta elektronikoz bidaltzea erabakitzen dutenek haz@gernika-lumo.net helbidera bidali beharko dute. Eskabide orria udalaren webgunetik (www.gernika-lumo.net) deskargatu daiteke.