Marabilli Festibaleko kontzertuetako sarrerak salgai daude
Atzotik salgai daude Marabilli Festibaleko kontzertuetarako sarrerak.Amparanoiak urriaren 6an eskainiko du kontzertua, eta Zea Maysek, berriz, biharamunean. Bi kontzertuak Beikozini aretoan izango dira, 23:00etan. Sarrerak Beikozinin eta Zurrumurrun es...
Amparanoiak urriaren 6an eskainiko du kontzertua, eta Zea Maysek, berriz, biharamunean. Bi kontzertuak Beikozini aretoan izango dira, 23:00etan. Sarrerak Beikozinin eta Zurrumurrun eskuratu daitezke.
Urriaren 6an, Amparanoia taldeaz gain, Zaragozatik etorritako El Gancho Sonidero ere igoko da Beikoziniko oholtzara. Talde hori bi DJ-k osatzen dute. Bi kontzertuak ikusteko sarrera bakarra egongo da, eta 15 eurokoa izango da. Urriaren 7an, aldiz, Zea Mays eta DJ Elepuntoren kontzertuez gozatzeko sarrera 12 eurokoa izango da; sarrera bakarra izango da.
Marabillatxu
Baina urriaren 5a iritsi eta Marabilli Festibala hasi baino lehen, 5. Marabillatxu egingo dute irailaren 15ean. Beikozinin, Gatz talde ondarrutarra eta Turbofuckers taldea ariko dira, 23:00etatik aurrera. Sarrerak aurretiaz 6 euro eta egunean bertan txarteldegian 8 euro ordaindu beharko dira.
Antolatzaileek ekitaldi horretan egingo dute 4. Marabailli Festibalaren aurkezpena.