550 bonu, ekonomia sustatzeko
Ondarroako Udalak, Zatozte merkatari eta ostalarien elkarteagaz eta Lea-Artibai Garapen Agentziagaz batera jarri du martxan Ondarroako Bonoak izeneko proiektuaHerriko ekonomia sustatzeko asmoz, Ondarroako Udalak 550 bonu atera ditu herritarrek Ondarroa...
Ondarroako Udalak, Zatozte merkatari eta ostalarien elkarteagaz eta Lea-Artibai Garapen Agentziagaz batera jarri du martxan Ondarroako Bonoak izeneko proiektua
Herriko ekonomia sustatzeko asmoz, Ondarroako Udalak 550 bonu atera ditu herritarrek Ondarroako denda eta tabernetan gastatzeko.Bonu bakoitzak 10 euroko kostua edukiko du, baina erosteko ahalmena 15 eurokoa izango da, hau da, herritarrek bonuagaz erosi dutena baino 5 euro gehiago gastatu ahal izango dituzte. Eneritz Basurko zinegotziak azaldu duenez, herriaren ekonomiari bultzada bat emateko, bonuak eskaintzen dituzten abantailak aprobetxatu eta herrian erostera animatu nahi dituzte herritarrak. Helburu hori betetzeko asmoz jarri dute martxan Ondarroako Bonoak izeneko proiektua.
Bonuak eskuragarri daude herriko Kutxabankeko orotariko kutxazainean, eta horrela egongo da irailaren 30era bitartean. Bonua gastatzeko epea, aldiz, urriaren 15ean amaituko da. Bonu bi eskuratu ahal izango dira kreditu txartel bakoitzeko, eta Kutxabankeko bezeroek ez dute gainkosturik izango; gainontzekoek 0,60 euro ordaindu beharko dute bonu bakoitzeko.
Aurten, berritasun modura, herriko tabernetan ere gastatu ahal izango dira. Erosketa bakoitzeko bi bonu metatu daitezke. Bonu bakarra erabiltzerakoan, dendan, tabernan edo jatetxean egindako gastua gutxienez 15 eurokoa izan behar da, eta zerbitzu bakar batean bi bonu erabiltzeko, aldiz, gutxienez 30 eurokoa.
Kanpaina horren barruan dauden herriko komertzioek kartel bat edukiko dute atean edo erakusleihoan, bezeroek identifikatu dezaten bonua erabili daitekeela leku horretan. Antolatzaileen esanetan, baliteke kanpaina aurrera joan ahala denda edo taberna gehiago gehitzea kanpainara, baina momentuz hauek dira bonuak gastatzeko lekuak: Badioda Burdindegia, Beikozini, Bengoetxea, Campo Optika, Domeka, Dra, Dra jolasak, Duomo, Egidi, Eguzki, Etxeberria Gozotegia, Ganbara, Gandiaga, Gili-Gili, Goe, Goiko Torre, Idaga, Idiakez, Kabia, Klik Klak, Korpion, Kurike, Lavin, Laura ?s, Lide, Loaldi, Lorak Esther, LZ shop, Maite Elosua, Marta, Nerea, Oinetakoak Ituarte, Ondar, Ondarruko Dia, Optika Vitoria, Pastor, Sustrai, Tiki taka, Txikin?e, Txikitxu, Txist, TXO, Urrusolo, Urruzuno, Zaldun, Zaloa, Zaton eta Zurrumurru.