Zaldunbidek eta Caviolak irabazi dute Mendatako mendi maratoia
Erlantz Zaldunbidek 03:48:40 denboran amaitu du 42 km-ko proba. Raffaella Ciavolak 04:25:34 marka lortu du, 2007. urtean ezarritako errekorra gaindituzErlantz Zaldunbide eta Raffaella Ciavola izan ziren azkarrenak domekako Mendata Ezagutuz mendi marato...
Erlantz Zaldunbidek 03:48:40 denboran amaitu du 42 km-ko proba. Raffaella Ciavolak 04:25:34 marka lortu du, 2007. urtean ezarritako errekorra gaindituz
Erlantz Zaldunbide eta Raffaella Ciavola izan ziren azkarrenak domekako Mendata Ezagutuz mendi maratoian.Zaldunbide iurretarrak 3 ordu, 48 minutu eta 40 segundotan amaitu zuen 42,195 kilometroko maratoia, eta Ciavola gasteiztarrak 04:25.34 marka lortu zuen, 2007ko errekorra gaindituz; 4 minutu eta 3 segundotan hobetu du marka.
Hain zuzen, orain dela hamar urte Elena Perezek lortutakoa izan da orain arteko errekorra: 04:29.37.
25 korrikalarik parte hartu zuten XIII. Mendi Maratoian (23 gizonezko eta bi emakume), eta horietatik 22 korrikalarik amaitu zuten.
Bestalde, antolatzaileek jakitera eman dutenez, 513 parte hartzaile (345 gizon eta 168 emakume) batu ziren XVIII. Ibilaldi Neurtuan (10 km, 21 km eta 37 km-ko hiru martxa zeuden).
Antolatzaileak izandako parte hartzeagaz pozik daude; 446 pertsona zeuden izena emanda, eta domekan 92 pertsonak izena eman zuten. «500 parte hartzailetan zegoen muga, baina leku gehiago uztea erabaki genuen. Gure helburua egun osoko jaia izatea eta datozenek herria ezagutzea da, eta izandako parte hartzeagaz oso pozik gaude».
Mendatan izandako «giro bikaina» nabarmendu dute. Halaber, parte hartzaile guztien «kiroltasuna eta umore ona» eskertu gura izan dituzte, bai eta ere martxa posible egiten duten babesleek zein boluntarioek egindako lana.
Probetan bakarrik ez, herri bazkarian ere giro ederra izan zuten bertan elkartutako 600 bat pertsonek.