EH Bildu Gernikak ez du parte hartuko Wunstorfeko ekitaldian
'Gernika' oroitarria jarriko dute Gernika bonbardatu zuten Kondor legioko hegazkinak atera ziren aerodromoan. Ekitaldiagaz ez datorrela bat adierazi du oposizioko taldeakAlemaniako Defentsa Ministerioak eta Wunstorfeko Udalak Gernika oroitarria inaugur...
‘Gernika’ oroitarria jarriko dute Gernika bonbardatu zuten Kondor legioko hegazkinak atera ziren aerodromoan. Ekitaldiagaz ez datorrela bat adierazi du oposizioko taldeak
Alemaniako Defentsa Ministerioak eta Wunstorfeko Udalak Gernika oroitarria inauguratzeko ekitaldia egingo dute barikuan Wunstorf herrian (Alemania). Ekitaldiagaz bat ez datorrela eta, EH Bildu Gernikak ez du parterik hartuko.Hain justu, Wunstorf eta Neustadt herrien artean dagoen aerodromo militarrean jarriko dute aipatu oroitarria; izan ere, duela 80 urte Gernika bonbardatu zuten Kondor legioko hegazkinak handik atera ziren.
Gernika-Lumoko Udala ekitaldira gonbidatu duten arren, EH Bildu Gernikak «bonbardakerta testuingurutik ateratzeko arriskua» ikusten du ekitaldian, alegia, «sarraskia izan zena iraganeko gerra bateko gertakari triste soil bihurtzeko». Era berean, Gernikako bonbardaketa «faxismoaren gerra-krimena» dela eta haren aldeko oroimenak «bakea, askatasuna, antimilitarismoa eta antifaxismoa» aldarrikatzen dituela gogora ekarri du. EH Bilduren arabera, «egia, justizia eta erreparazioan oinarritutako oroimenaren ikurra da Gernika, eta ideia horiek bateraezinak dira iraganari begirada kritikorik gabeko ekitaldi bategaz, Gernika eta base militarra bateraezinak diren moduan».
Halaber, ekitaldi hori herritarrek barik militarrek antolatu dutela eta bertaratzeko gonbidapen ofiziala beharko dela kritikatu du EH Bilduk.
Hori horrela, eta «Wunstorfeko herriarekiko errespetu osoz», bertan ez duela parterik hartuko iragarri du oposizioak. Hala eta guztiz ere, memoria historikoa berreskuratzeko bidean, bere «laguntasun eta prestutasun osoa» eskaini du.
Udal gobernuaren jarrera
Bestalde, Gernika-Lumoko Udal Gobernuaren jarrera kritikatu du: «Wunstorfera joateko gonbidapen ofiziala udaletxera aspaldi heldu zela badakigu, baina gobernuak ez dizkigu oraindik bere asmoak baieztatu. Joatekotan nor joango den erabakita daukatela besterik ez dakigu». Hala, erabakiak hartu direla eta guztien arteko hausnarketa eta eztabaidarako aukera gabe utzi dituztela gaineratu du. Izan ere, EH Bilduren ustez, horrelako ekitaldiek «erantzun komuna» behar dute, «Gernika-Lumoko herriaren izenean hartuko den erabakia delako».