Droga proban positibo eman duen auto gidari bat inputatu dute
Auto gidari bat inputatu zuten atzo Gernika-Lumon, istripu baten ostean zirkulazio-segurtasunaren kontrako delitua egotzita.Istripua atzo 11:30 aldera gertatu zen, Gernika-Lumoko Txaporta industrialdean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera e...
Istripua atzo 11:30 aldera gertatu zen, Gernika-Lumoko Txaporta industrialdean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, auto bateko gidariak bizikletan zihoan 12 urteko mutiko bat harrapatu zuen. Kolpearen ondorioz, Gernikako ospitalera eraman behar izan zuten zauritua.
Ertzaintzak azaldu duenez, txirrindularia espaloitik zihoan hasieran, eta errepidea gurutzatu zuen ondoren. «Oraindik ikertu egin behar da zebrabidetik gurutzatu duen, baina gertu, behintzat, gurutzatu du». Txirrindua errepidea gurutzatzen zegoela kolpatu zuen autoak.
Hasieran Udaltzaingoa bertaratu zen ezbeharra gertatu zen tokira, eta Ertzaintzako agenteak ondoren. Hala, auto gidariari alkohol proba egin zioten, eta emaitza negatiboa izan zen. Droga proban, baina, positibo eman zuen.
Ertzaintzak ikerketa abiarazi du gertatutakoa argitzeko.