Bihar zabalduko dute udalaren ikastaroetan izena emateko epea
Bihartik aurrera eman ahalko da izena Ispaterko Udalaren ikastaroetan. Hain zuzen, herritarrek irailaren 26ra arte daukate izena emateko aukera.Udalaren web orrialdean (www.ispaster.net) izena eman behar da. Baina Internetik ez dutenek udaletxera berta...
Udalaren web orrialdean (www.ispaster.net) izena eman behar da. Baina Internetik ez dutenek udaletxera bertaratu, eta han beteko dute aurre-matrikulazio orria. Izena ematerakoan mugikor zenbakia eta posta elektronikoa eman behar dira.
Lekuak mugatuak direnez, ikastaroren batean gehienezko kopurua baino pertsona gehiagok izena emango balute, zozketa bidez esleituko lituzkete lekuak; Ispasterren erroldatuta daudenek lehentasuna daukate. Ikastaro gehienetan 15 pertsonentzako muga dago, eta gutxieneko kopurua 8 pertsona dira.
Urriaren 2tik aurrera
Oraindik ez dituzte behin betiko ordutegiak zehaztu, baina astelehentik barikura, arratsaldetan izango dira ikastaroak. Hala, ondorengo ikastaroak eskaini dituzte 2017-2018 ikasturterako: Spinning, Zumba, Dantza, Patch-work, Fit balance (taichi, yoga eta pilates ariketak), G.A.P eta Gorputza mugi (aerobic, ciclo eta bestelako ariketak).
Taldeak osatuz gero, ikastaroak urriaren 2an (astelehena) hasiko direla jakitera eman dute.