Bi eguneko egitarau betearekin ospatuko dituzte Samikollako jaiak
Aurten, domeka izango da San Nikolas eguna, baina bezpera zapatua izanik, ekintza ugari antolatu dituzte. VIII. Arno Trail lasterketa ere domeka goizean jokatuko daZapatu eta domekarako antolatutako egitarau bete-betearekin ospatuko dituzte Mutrikuko S...
Aurten, domeka izango da San Nikolas eguna, baina bezpera zapatua izanik, ekintza ugari antolatu dituzte. VIII. Arno Trail lasterketa ere domeka goizean jokatuko da
Zapatu eta domekarako antolatutako egitarau bete-betearekin ospatuko dituzte Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak.Galbaixo jaien aurreko asteburua izanik, gainera, Arno Trail mendi lasterketa ere egongo da jokoan. Samikollako Jai Batzordeko kideek nabarmendu dutenez, aurten ez dute bat egingo herriguneko eta auzoko ekintzek, Mutrikuko Udalarekin akordio batera iritsi ostean.
Jaiei hasiera ofiziala txupinarekin emango badiete ere, arinago Mutrikuko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsarekin joango dira herrigunetik Samikolla- ra, kalejiran. Zapatuan izango da hori, 11:00etan. 2010ean hasi ziren auzoko jaiak ospatzen berriz ere, eta ordutik hona, auzotarrez gain, herritar ugari joaten dira bertako jaiez gozatzera.
Kalejira heltzen denean, haurrentzako puzgarriak ere zabalduko dituzte, eta ohi bezala, 14:30ean auzo bazkaria egingo dute, eta atzetik, 18:00etan, Ibiriren abereak egongo dira.
Musika
Musikak ere edukiko du lekua Samikollan, eta aurten zapatua San Nikolas bezpera izanda, giro bikaina egoteko osagai guztiak jarri ditu antolakuntzak: Igor Elortza eta Jon Maia bertsolariek saioa eskainiko dute iluntzean, eta gaua helduta, Etsaiakeroak taldearen kontzertua egongo da, eta ondoren, Ezten Giro taldearen erromeria.
San Nikolas eguna domekan izango da aurten, eta ospakizunak mezagaz hasiko dituzte, urtero bezala.
Xisterako finalerdiak
Kirol probek ere pisu handia edukiko dute azken jai egunean. Miruaitz frontoian Xisterako finalerdietako partiduak jokatuko dituzte, eta Galbaixoko ermitatik abiatuta, VIII. Arno Trail mendi lasterketa egingo da. Aurten, gainera, ibilbide berria edukiko du. Galbaixoko ermitatik hasi eta Mutrikuko herriguneraino 8,55 kilometroko luzera eta 669 metroko desnibela edukiko ditu zirkuitu berriak. Proban parte hartu nahi dutenek izena egunean bertan 09:30etik aurrera irteeran edota www.herrikrosa.eus webgunean eman beharko dute.
20. Euskal Artzai Txakur Lehiaketa ere jokatuko dute Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako sei parte hartzaileek. Tartean egongo dira Jabier Zubiaurre mutrikuarra eta haren txakurra.