Jon Mujikak eta Nerea Muruak irabazi dute Salome Campos

1.500 m-tan Ander Arruabarrena eta Alba Romero izan dira onenak. Leire Martin eta Oier Fernandez nagusitu dira umeetan. 600 igerilari baino gehiago izan ditu probakIazko 01:00:45 denbora hobetuta, Jon Mujika bergararrak irabazi du, beste behin, Salome ...

1.500 m-tan Ander Arruabarrena eta Alba Romero izan dira onenak. Leire Martin eta Oier Fernandez nagusitu dira umeetan. 600 igerilari baino gehiago izan ditu probak

Iazko 01:00:45 denbora hobetuta, Jon Mujika bergararrak irabazi du, beste behin, Salome Campos itsas zeharkaldia. Bermeoko portuko eta Izaro irla arteko joan-etorria egiteko (5.000m), ordubete eta 11 segundo behar izan zituen zapatuan gipuzkoarrak. Emakumezkoetan, aldiz, Nerea Murua zarauztarra gailendu zen, 01:04.32 denboragaz. Guztira, 600 igerileri baino gehiagok parte hartu zuten.

Gizonezkoen kategoria nagusian, Haigor Aranguren donostiarrak eta Nikolas Illarramendi zarauztarrak egin zuten bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 01:02.50 behar izan zituen bigarrenak eta 01:03:06, berriz, hirugarrenak.

Emakumezkoetan, Leire Zeziagak egin zuen bigarren, 01:05.40 denbora eginez, eta Lara Bikandi sailkatu zen hirugarren: 01:07.07. Bestalde, Joseba Arruzak lehenengo bermeotarraren saria jaso zuen. Itsas zeharkaldia burutzeko, ordubete, 20 minutu eta 47 segundo behar izan zituen.

1.500 metroko distantzian, Irungo Ander Arruabarrena nagusitu da aurten ere. Gipuzkoarrak 00:19.22an burutu zuen proba. Ander Igiñiz eta Raul Ilarraza sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Mutiletan, lehen bermeotarra Aimar De Balenziaga izan zen (sailkapen orokorreko 21. postua), 24 minutu eta 13 segundoko denboragaz.

Emakumeetan, berriz, Logroñoko Alba Romerok irabazi zuen, gipuzkoarrak baino 10 segundo gehiago eginda. Bigarren Adriana Campoyk egin zuen, eta hirugarren, aldiz, Leire Otxoa de Eribek. Nesketan, lehen bermeotarra Leire Begoña izan zen (sailkapen orokorrean 9. postua), 24 minutu eta 15 segundoko markagaz.

Omenaldia

Umeen 500 metroko distantzian Leire Martin eta Oier Fernandez izan ziren azkarrenak. Bermeotarren artean lehenak Irati Magunagoitia eta Iker Ugalde izan ziren.

Sari banaketa ekitaldian Herri Babeseko boluntario izan diren Jon Ojanguren eta Mikel Bilbao omendu zituzten, «40 urtean herriaren alde egindako lanagatik eta Salome Campos itsas zeharkaldian sorreratik eskainitako laguntzagatik».